About

Bideoa - Ekoizpena - Arte zuzendaritza -  Edizioa 

Deustuko Giza Zientziak eta Komunikazioan lizenziatua, telebistan egin du lan erredaktore moduan ia beti, nahiz eta produkzio lanetan eta Zineman zuzendari laguntzaile bezala ere aritu den, noizbat postari, platergarbitzaile edo eta inditexeko saltzailea izan zela ahaztu gabe.

Gidoi ikastaro batean parte hartu ondoren, praktika gisa “Ultimo Segundo” laburmetraia zuzendu zuen eta lan honek, Lekeitioko Euskal Zinemaren Jaialdian laburmetrai amateur hoberenaren saria jaso zuen. Hala ere, bideo munduarekin bere erlazio estua, lagun batek Canon 7D kamera saldu zionean hasi zuen, hau argazki kamera bat izan arren, sekuentzia eta momentuak mugimenduan jasotzeko erabiliko zen. (jasotzeko jaio zen) 

Ordutik, Donostia Kultura, Heineken Jazzaldia, Ayo Silver, Taste San Sebastián, NiMu Kolektiboa, Le Bukowski eta Zelaia Sagardotegiarentzat lan egin du besteak beste. 

Bere bideoak hautaketa musikal zaindu batez janzten ditu, non irudien bitartez keinu, begirada eta irribarreak agertzen ditu. Edertasunaren bilaketaren bidean darrai, edertasun xume, natural eta benetakoarenean