Sekuentziak, keinuak eta begiradak — hautaketa musikal zaindu batez jantziak.
Edertasunaren bilaketaren bidean darrai — edertasun xume, natural eta benetakoarenean.
Deustuko Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua, telebistan egin du lan erredaktore moduan ia beti, nahiz eta produkzio lanetan eta zineman zuzendari laguntzaile bezala ere aritu den — noizbait postari, platergarbitzaile edo Inditexeko saltzailea izan zela ahaztu gabe.
Bideo munduarekin bere erlazio estua lagun batek Canon 7D kamera saldu zionean hasi zen. Argazki kamera bat izan arren, sekuentzia eta momentuak mugimenduan jasotzeko jaio zen.
Bere bideoak hautaketa musikal zaindu batez janzten ditu, non irudien bitartez keinu, begirada eta irribarreak agertzen diren.
Gidoi ikastaro batean parte hartu ondoren, praktika gisa “Último Segundo” laburmetraia zuzendu zuen.
“Último Segundo” — Laburmetrai amateur onenaren sariaLekeitioko Euskal Zinemaren Jaialdia
Kamera atzetik oholtza gainera. Nahikari Putas Amak taldearen parte da.
Proiektu bat buruan?
Hitz egin dezagun